XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BataioaHelburuak
1. Festak, ospakizunak eta sinbolo familiarrak, sozialak eta kulturalak aurkitzea eta baloratzea.
2. Naamanen sendakuntza eta Jesusen bataioaren kontakizun biblikoak ezagutzea eta sekuentziatzen jakitea, elkarren arteko erlazioak ezarriz.
3. Bataioa kristau elkartekoa izatearen zeinua dela doktrinaren arabera formulatzea.
4. Uraren erritoaren bidez, Jesusen jarraitzaileak garela adieraztea eta ospatzea.
1. Bizitzakoak eta ingurunekoak
- Herriek festen bidez ospatzen dituzte iraganeko gertaerak.
- Gizakiok sinboloak erabiltzen ditugu sentimenduak, zirrarak, bizipenak eta abar adierazteko.
- Kristauok bataioaren bidez adierazten dugu eliz elkartekoak izatea.
Etapa elkargarria
- Informazioa: kontakizunak 2 Err. 5, 13. Mt. 3, 1-6.
- Sormena: Bibliaren sekuentziak.
- Hitzaren denbora.
a) Erlijio-formulazioak
Kristauok, Jainkoaren seme-alabak eta elkarren anai-arrebak garela bataioaren bidez adierazten dugu.
Bataioaren bidez kristau elkarteko partaide egiten gara.
- Zeinuaren inguruan: ura, kontenplatzeko eta hitz egiteko jarrerak.
- Bibliaren hitza: Bibliaren testuak berriro hartzea.
- Erritozko keinua: uraren erritoa.
- Erreguaren otoitza.
- Kanta: